orokieta herri eskolako

BALURDIN GURASO ELKARTEA

– ZARAUTZ –

ZER DA BALURDIN?

Familien partaidetza organo nagusia

Balurdin Guraso Elkarteko partaideak gure seme-alaben heziketarekin konprometituriko gurasoak gara. Gure partaidetzarekin, ikastetxearen kudeaketan eta Eskola Publikoaren kalitatearen hobekuntzan gure ekarpena egiteko ahalegina egiten dugu. Irabazi asmorik gabe ekintza desberdinak auntolatzen ditugu helburu hori betetzeko.

OROKIETA

AMESTEN DUTENEK EGITEN DUTE AMETSA EDER

Gure ametsetako Eskola sortzeko modu aktiboan egiten dugu lan. 

ZERBITZUAK

Orokieta Eskolak duen eskaitza osatzen saiatzen gara eta hortarako hainbat zerbitzu eta ekintza antolatzen ditugu: Goizeko eta arratsaldeko zaintza zerbitzua, eguerditako ekintzak, uztaileko udalekuak…

 

PROIEKTUAK

Ikas komunitate aktiboa gara eta gure elkarbizitza eta ingurunea hobetzeko hainbat proiektu jarri ditugu martxan:

ESKOLAKO AMETSAK

HAZIBIZI

ALTXA BURUA OROKIETA! 

ELKARLAGUNTZEN AURRERA

BALURDINEN HELBURU NAGUSIAK

  • Parte hartze eskubidea bultzatu
  • Eskolaren hezkuntza jardueraren osagarri eta bidelagun izan
  • Familien egokitze eta kontziliazio beharrei erantzun
  • Hezkuntzaren kalitatea etengabe hobetzera bultzatu
  • Guraso, ikasle eta irakasleentzat zerbitzuak antolatu

FUNTZIONAMENDUA

BALURDINEKO LAN TALDEAK
  • Ekitaldiak, eskola kirola, udalekuak
  • Lan talde hauek antolatzen dituzte euren arloko aktibitate, zerbitzu eta proiektuak.
  • Lan talde bakoitza bere kaxa antolatzen da.
ZUZENDARITZA TALDEA
  • Guraso elkarteak zuzendaritza batzorde bat dauka: lehendakari, lehendakari orde, diruzain eta idazkaria.
  • Hilean behin talde hau eskolako zuzendaritza taldearekin biltzen da.
ESKOLAKO BATZORDEAK

Balurdineko kideek eskolako batzorde ezberdinetan hartzen dute parte. Hauek dira dauden batzordeak:

  • Batzorde Iraunkorra
  • Batzorde Mixtoa
  • Kudeaketa Ekonomikoa
  • Ikas Komunitate Batzordea
  • Kirol Batzordea
  • Jangela Batzordea
  • Hizkuntzaren Normalkuntza Batzordea
  • Elkarbizitza Batzordea
  • Agenda 2030 Batzordea
BALURDINAKO BILERAK
  • Guraso Elkarteko partaideak hilero biltzen dira.
  • Hiru bileretatik bat bilera irekia da eta eskolako edozein guraso etorri daiteke.
BATZAR OROKORRA

Urtean behin izaten da, ikasturte hasieran normalean.

Batzar honek garrantzi handia du, hasierako Batzarrean Guraso Elkartearen aurreko ikasturtean egindakoak azaltzen dira, eta ikasturte berrirako ildoak aipatzen dira.

BALURDINEN HELBURUAK

LAN ILDOAK ETA AKTIBITATEAK

EKINTZAK

Urtean zehar egiten diren aktibitateak dira. Adibidez: eskulan eta gaileta tailerrak, jostailu azoka, liburu azoka, ikasturte amaierako festa etabar.

ZERBITZUAK

Familien egunerokotasuna eta kontziliazioa errazteko zerbitzuak antolatu eta kudeatu. Adibidez: zaintza, udalekuak, eguerdiko ekintzak etabar.

PROIEKTUAK

Eskolako zerbitzuak eta azpiegiturak hobetzeko epe erdi edo luzeko lanak. Adibidez: Hazi Bizi, HH-ko patioa, baratza, Altxa Burua etabar.

nortzuk gara?

GURE TALDEA

2025 – 2026 Ikasturterako Balurdin taldea honako kideek osatzen dute:
  •  LEHENDAKARIA
    ENEKO SOLABARRIETA
  • IDAZKARIA
    UXOA ARANBERRI
  • DIRUZAINA
    DORLETA GOROSTIAGA
  • ANDER EPELDE
  • ARITZ PARIS
  • GARIKOITZ IRURETAGOIENA
  • HAIZEA URIA
  • IDOIA LOBO
  • IÑIGO IRURETAGOIENA
  • IRATI EIZAGIRRE
  • JON DIAZ
  • LEIRE ZILUAGA
  • NAROA AZURMENDI
  • KOORDINATZAILEA
    NEREA ZABALA

Zergaitik izan Balurdineko kide aktibo?

  • Gure eskola eta gure komunitatean eragile aktiboa izateko.
  • Familien kontziliazio beharrei erantzuteko eta zerbitzu osagarriak antolatzeko.
  • Eskolaren hezkuntza jardueraren osagarri eta bidelagun izateko.
  • Aisialdi ekintzen eta jaien antolakuntzan parte hartzeko.
  • Euskal Eskola Publikoaren alde lan egiteko

Zertara bideratzen da kuota?

  • Zaintza. Goizean 7:30etatik eta arratsaldean 17:30etara.
  • HHko Udalekuak
  • Eskola kirola
  • Errefortzu laguntzak LHn
  • Eguerdiko ekintzak
  • Hitzaldiak
  • Ipuin kontalariak
  • Aisialdi ekintza desberdinak

ELKARTU GUREKIN

BAZKIDE IZAN

Gure seme-alaben garatze integrala helburu duen elkar laneko proiektuan partaide izan

1. URTEKO BAZKIDE IZAN

Urteko kuota ordainduz, 50€.

Abantailak: Ekintzetan eta antolatzen diren jardueratan deskontuak eta lehentasuna izango duzue

2. KIDE AKTIBOA IZAN

Talde eragilean parte hartu.

Balurdinen hileroko bileran parte hartu, ekintzak eta jarduerak proposatuz eta antolatuz.

3. BOLONDRES IZAN

Ekintza puntualetan bolondres moduan parte hartuaz.

Adibidez: 2. eskuko azoketan, tailerretan, hitzaldien antolaketan…

BAZKIDE EGIN!