Balurdin

1

Orokieta eskolako familien partaidetza organo nagusia da Balurdin, jarduerak egiteko helburuarekin, irabazi asmorik gabea.

2

Balurdin Guraso Elkarteko partaideak gure seme-alaben heziketarekin konprometituriko gurasoak gara.

3

Gure partaidetzarekin, ikastetxearen kudeaketan eta Eskola Publikoaren kalitatearen hobekuntzan gure ekarpena egiteko ahalegina egiten dugu.

Aurkezpen bideoa

Balurdin 23/24

Helburuak

Parte hartze eskubidea bultzatu

Heziketan lagundu eta aholkatu

Eskolaren hezkuntza jardueraren osagarri eta bidelagun izan

Hezkuntzaren kalitatea etengabe hobetzen saiatu

Guraso, ikasle eta irakasleentzat zerbitzuak antolatu

Funtzionamendua

I. Balurdineko lan taldeak

Ekitaldiak, eskola kirola, udalekuak

Lan talde hauek entolatzen dituzte euren arloko aktibitate, zerbitzu eta proiektuak.

Lan talde bakoitza bere kaxa antolatzen da.

II. Zuzendaritza taldea

Guraso elkarteak zuzendaritza batzorde bat dauka: lehendakari,lehendakari orde, diruzain eta idazkaria.

Hilean behin talde hau eskolako zuzendaritza taldearekin biltzen da.

III. Eskolako batzordeak

Balurdineko kideek eskolako batzorde ezberdinetan hartzen dute parte. Hauek dira dauden batzordeak:

Batzorde iraunkorra
Batzorde mixtoa
Kudeaketa ekonomikoa
Ikas komunitatea
Kirol batzordea
Jangela batzordea
Hizkuntza normalizatua
Elkarbizitz batzordea
Agenda 2030 bartzordea

IV. Hileroko bilerak

Guraso elkarteko partaideak hilero biltzen dira.

V. Familien Batzar Orokorra

Urtean behin (ikasturte hasieran).

Batzar honek garrantzi handia du, hasierako Batzarrean Guraso Elkartearen aurreko ikasturtean egindakoak azaltzen dira, eta ikasturte berrirako ildoak aipatzen dira.

Lan ildo eta aktibitateak

Batzordeak

Gai desberdinak jorratzen dituzten taldeak dira. Eskolako eragileak eta familiak parte hartzen dute.Adibidez: jangela batzordea, kirol batzordea, elkarbizitza batzordea etabar.

Ekintzak

Urtean zehar egiten diren aktibitateak dira.Adibidez: zinea euskaraz, eskulan eta gaileta tailerrak, 2. eskuko jostailu azoka, 2. eskuko liburu azoka, ikasturte amaierako festa etabar.

Zerbitzuak

Familien egunerokotasuna eta kontziliazioa errazteko zerbitzuak antolatu eta kudeatu.Adibidez: zaintza, udalekuak, eguerdiko ekintzak etabar.

Proiektuak

Eskolako zerbitzuak eta azpiegiturak hobetzeko epe erdi edo luzeko lanak. Adibidez Hazi Bizi, HH-ko patioa etabar.

Taldea

2024 – 2025 Ikasturterako Zuzendaritza batzordea honako kideek osatzen dute:

Eneko Solabarrieta, Lehendakaria

Uxoa Aranberri, Idazkaria

Dorleta Gorostiaga, Diruzaina

Aritz Paris

Miriam Epelde

Uxue Elorriaga

Haizea Uria

Ander Epelde

Aitzpea Iruretagoiena

Garikoitz Iruretagoiena

Uxue Elorriaga

Leire Ziluaga

Naroa Azurmendi

Idoia Lobo

Iñigo Iruretagoiena

Irati Eizagirre

Koordinatzailea: Nerea Zabala

Parte hartu

Zergaitik izan Balurdineko kide aktibo?

Gure eskola eta gure komunitatean eragile aktiboa izateko.

Familien kontziliazio beharrei erantzuteko eta zerbitzu osagarriak antolatzeko.

Eskolaren hezkuntza jardueraren osagarri eta bidelagun izateko.

Aisialdi ekintzen eta jaien antolakuntzan parte hartzeko.

Euskal Eskola Publikoaren alde lan egiteko

Nola parte hartu Balurdinen?

Eman izena ondorengo formularioa betez

1. Urteko bazkide izan.

Urteko kuota ordainduz (50€). Diru hau hemen ikusi ditzakezun lan ildo eta aktibitateera bideratuko da.
Abantailak

Gure seme-alaben garatze integrala helburu duen elkar laneko proiektu baten partaide izatea.

Ekintzetan deskontuak.

Ikasturtean zehar antolatzen diren hitzaldi eta bileretan eskaintzen den zaintza zerbitzua doakoa izatea.

Antolatzen diren aisialdi ekintzetan Balurdineko bazkideek lehentasuna izaten dute izen ematean, ezer ordaindu beharrik gabe.

2. Kide aktibo

Talde eragilean parte hartu. Balurdinen hileroko bileran parte hartuz, ekintzak antolatuz etabar.

3. Bolondres izan.

Ekintza puntualetan bolondres moduan parte hartuaz.

Bazkide izan. Zertara bideratzen da kuota?

Zaintza. Goizean 7:30etatik arratsaldeko 17:30era.

HHko Udalekuak

Eskola kirola

Errefortzu laguntzak LHn

Eguerdiko ekintzak

Hitzaldiak

Ipuin kontalariak

Guraso eskola

Aisialdi ekintza desberdinak