TAILERRA: Haurren garapen psikoemozionala nola akonpainatu

Haurraren bizitzako lehen 6 urteak erabakigarriak dira zenbait aspektu psiko-emozionalei dagokienez. Gurasoontzat erronkaz beteriko etapa da. Aldi berean gehiegizko informazioak saturatzen gaituen garaia da bizi dugun hau: zenbat aditu, zenbat liburu, zenbat tip Instagramen… eta zurrunbilo horretan galdu ohi gara askotan. Gure senak dioenari kasu egin nahi diogu baina kalean esaten dizkiguten komentarioek kolokan jartzen dituzte gure oinarriak (“haurra beti soinean daramazu? Gaizki ohituko duzu!”, “oraindik zuekin egiten duela lo?! Ezingo duzue zuen ohetik atera inoiz”, “nola uzten duzu lurrean oinutsik!!”…)
Orokietan HHko gurasoentzat antolatu dugun/ditugun saio honetan/hauetan haurren garapen psikoemozionalean eta hazieraren ekologian aditua den profesional batek lagunduko digu, Julene Armendariz, haurren garapenean garrantzitsuak diren gakoak ulertzen eta akonpainamenduan praktikan jartzeko tresnak barneratzen.
Tailerra ahalik eta interesgarriena izan dadin, gehien kezkatzen zaituzteten gaiak zeintzuk diren adieraztea eskatuko dizuegu. Erantzunak jaso ondoren, aztertu eta egutegi bat prestatuko dugu, saio pare batekin, gai hauek lantzeko.
Zuen gaiak jasotzeko hurrengo formularioa bete mesedez: