Blog Details

Home

.

Blog Details

Talleres de almuerzo saludable

Martxoa eta apirilean “Hamaiketako osasungarri tailerrak” egin ditugu Hazi Bizi proiektuaren baitan. Proiektu honek Orokietako jangelako kudeaketa eredua aldatzea du helburu nagusi eta kurtso honetan, Lakari kooperatibak gidatuta eta Urkomeren finantzaketa lagun, Balurdinek jangelaren kudeaketa aldatzeko prozesua gauzatzeko lanketa hasi du. Lanketaren parte garrantzitsua da guretzat haur zein guraso elikadura osasuntsu baten garrantziaz sentsibilizatzea eta […]

|

|

Martxoa eta apirilean “Hamaiketako osasungarri tailerrak” egin ditugu Hazi Bizi proiektuaren baitan. Proiektu honek Orokietako jangelako kudeaketa eredua aldatzea du helburu nagusi eta kurtso honetan, Lakari kooperatibak gidatuta eta Urkomeren finantzaketa lagun, Balurdinek jangelaren kudeaketa aldatzeko prozesua gauzatzeko lanketa hasi du.

Lanketaren parte garrantzitsua da guretzat haur zein guraso elikadura osasuntsu baten garrantziaz sentsibilizatzea eta xede horrekin antolatu genituen tailer hauek. Hamaiketako edo meriendarako alternatiba goxo eta osasuntsuak egiten ikasi genuen bertako eta garaiko produktuak erabiliz. Bertaratutako haur eta gurasoek eskuak zikindu eta arratsalde interesgarri eta dibertigarri bat pasa genuen Orokietako jangelan. Errezeta ezberdin ugari prestatzeko aukera izan genuen eta amaieran errezeta guztiak dastatu genituen afari merienda batean. Bukatzeko, errezeta guztiak biltzen dituen liburuxka bana jaso zuten haurrek opari eta errezeta horiek bertaratu ez zineten guztiokin konpartitu nahi ditugu esteka honetan.

Tailerreko plaza guztiak bete ziren eta guraso asko animatu ziren haurrekin batera, beraz, janari osasuntsuak interesa sortzen duen sentsazioarekin geratu gara eta horrek asko pozten gaitu. Jarrai dezagun ba lanean!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

You May Also Like