balurdinen
ZERBITZUAKZAINTZA
Familia kontziliazioa hobetzeko asmoz, Balurdinek zaintza zerbitzua antolatzen du egunero goiz eta arratsaldez*. Zerbitzu hau ikastaroaren hasieratik amaierara arte eskaintzen da, eta egunero nahiz noizean behin erabil daiteke.
- Gutxieneko haur kopuru bat egon behar da zerbitzua aurrera atera dadin.
- HH2 eta HH3ko haurrak egokitze-aldia amaitutakoan hasiko dira.
ESKOLAZKANPOKO EKINTZAK
Haurren eguerdiko tartea dinamizatzeko eta haurrek ikasteko aukera gehiago izateko eta ondo pasatzeko eguerdietan ekintzak antolatzen ditugu Eskolan.
HH-koentzat: Ingelesa, Psikomotrizitatea, Judo, Biodantza eta Antzerki eta Jolas Sinbolikoa dago.
LH-koentzat: Ingelesa, Judo,Xake, Dantza, Biodantza, Marrazketa, Josketa, Gitarra, Mekanografia, Antzerki-Clown eta Eraikuntza eta Antzerki tailerrak daude.
LHko haurrentzat ere LANGELA doan antolatzen dugu. Haurraren eskolako tutoreek bideratzen dituzte haurrek arlo batean laguntza gehiago behar badute.
Eskolaz kanpoko ekintzen prezioa 25€koa da hilero Balurdineko bazkideentzat eta 33€-koa bazkide ez direnentzat.
UDALEKU IREKIAK
Balurdin Elkarteak HH2, HH3 eta HH4 haurrentzako udaleku irekiak antolatzen ditu uztailan bi hamabostalditan banatuta, horrela Zarautz mailan antolatzen diren udalekuak osatzen ditu. Udalekuak goizez eskeintzen dira Eskolan bertan.
Ordutegia 10:00etatik 13:30rarte izan arren goizeko zaintza ere eskaintzen da 8:00tatik (HH5-eko haurrei zaintza zerbitzua eskaintzen zaie baita ere).
Aisialdirako eta dibertimendurako espazio segurua eta euskalduna eskaintzea da gure helburu nagusia eta bertan ondo pasatzea eta bizikidetza eta lankidetza lantzea. Hau betetzeko jolasak, irteera txikiak eta eskulanak prestatuko dira haurrekin euren adinera egokitutakoak.