Liburu asteko azoka eta ipuin kontalaria

Aurtengoan ere liburu astearen baitan, 2. eskuko liburuen azoka egin dugu. Arrakastatsua izan zen azoka. Familia eta haur ugari elkartu ziren, kaxa artean gustoko liburuen bila. Azokarekin batera, ipuin kontalaria etorri zen HHra eta gustora egon ziren bertaratu zirenak Lur Kortaren ipuinak entzuten.  Mila esker parte hartu duzuen guztioi! 

Elikadura hobetzeko jarduerak

EHIGE eta BIDEZKO ELIKADURA-ren eskutik eskola-eremuko elikadura hobetzeko jarduera batzuk antolatu ditugu gure eskolan Hazi Bizi proiektuaren baitan. Hazi Bizi jangelaren kudeaketa eredua aldatzeko eta orokorrean gure eskolako elikaduraren inguruko lanketak egiteko asmoz sorturiko proiektua da. Urteak daramatzagu lanean EHIGE eta BIDEZKO ELIKADURA-ren laguntzarekin eta antolaturiko jarduera hauen helburu nagusia eskolako komunitatea sentsibilizatzea eta Hazi […]

Sareak Hitzaldiak

Mugikor eta ingurune digitalen inguruko 3 hitzaldi antolatu dira: 1. Saioa: Mundu digitala: hipersexualitatea 2. Saioa: Bidejokoak eta whatsapp: maskulinitatea jokoan? 3. Saioa: Pornografia: guraso estrategiak

Familientzako Elikadura Eskola

Hazi Bizitik 4 saiotako ekimen bat antolatu degu, “Familientzako Elikadura Eskola” deritzona. Hauen bitartez gure seme-alaben eta gure elikaduraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu, eta hobekuntzarako pausoak eman. Hona hemen lau saioen berri: 1. Saioa: Nork erabakitzen du jaten deguna? 2. Saioa: Nola jan dezakegu hobetoago? 3. Saioa: Nola hobetu dezakegu jantokietako elikadura? 4. Saioa: […]

Eskulan eta gaileta tailerra

Aurten ere ederki pasa dugu eskulan eta gaileta tailerrean. HH4tik LH2ra bitarteko haurrak eta guraso laguntzaileak eskolako jangelan lan eta lan jardun gara, gabon giroko apaingarriak eta gaileta goxoak egiten. Mila esker parte hartzera animatu zareten guraso bolondres guztiei eta bereziki urtero urtero gailetak egiteko masa oparitzen digun Sayalero gozotegiari. — Hemen eskulanen tailerren argazki […]

2. Eskuko jostailu azoka

Aurten ere egin dugu 2. eskuko jostailuen azoka. Eskerrik asko etxeko jostailuak ekarri dituzuenoi, azokara gerturatu zareten guztioi eta baita saldu ez diren jostailuak jaso dituen Zarauzko Gurutze Gorriari ere. Jostailuak etxez aldatu eta erabiliak izaten jarraitzeko modua izateaz gain, Balurdin guraso elkartearen hurrengo ekintzetarako dirua bildu da. Mila esker guztioi!

Eskolako jaia

2023/06/04 Eskola amaierako jaia bikaina izan da! Orokieta Herri Eskolan ikasturte amaierako jaiaz gozatzeko primerako aukera izan genuen. Alaitasunez eta kolorez jantzi genuen eskola. Peperen oroimenez egindako esku pilota txapelketako finala, dantzaldiak, tailerrak, ur jolasak eta abar luze batez eman genion hasiera festari. Bazkari eder batekin indarrak bereskuratu ondoren, arratsaldean musika eta festaz gozatzen jarraitzeko […]

Hamaiketako osasungarri tailerrak

Martxoa eta apirilean “Hamaiketako osasungarri tailerrak” egin ditugu Hazi Bizi proiektuaren baitan. Proiektu honek Orokietako jangelako kudeaketa eredua aldatzea du helburu nagusi eta kurtso honetan, Lakari kooperatibak gidatuta eta Urkomeren finantzaketa lagun, Balurdinek jangelaren kudeaketa aldatzeko prozesua gauzatzeko lanketa hasi du. Lanketaren parte garrantzitsua da guretzat haur zein guraso elikadura osasuntsu baten garrantziaz sentsibilizatzea eta […]